"ANAWIN"proiektuaren 5.en astea:


Egun honetan nahikotxo aurreratu egin dugu, pasaden astearekin konparatuta. 
Gaur egin duguna hurrengoa izan da:
Lehengo eta behin, eta proiektuaren atal garrantzitsuena, 3D-ko maketarekin amaitu dugu, bakarrik faltatzen zaigu informazioa ipiniko dugun papertxoetan gizarte maila desberdinen izenak jartzea, azkenik maketara itsazteko.  Eneritzek eta nik patiora jaitzi gara maketa margoekin margozteko, eta bitartean Mikaelak  klasean geratu da kartulina amaitzen joateko. 
Margozten amaitu dugunean klasera itzuli gara, eta hor, Eneritzek ekarri duen silikona beroarekin maketaren piezak itsatsi ditugu.   Maketaren beheko partea behe maila zen, erdiko partea; erdiko maila, eta goiko partea; goi maila. 
Hau egin eta gero, kartulinarekin amaitu eta beste bat hasi gara egiten, "erromatarren menpean" atalaren tabla bat egiten, bere onurak eta betebeharrak jarriz.
Gaur ikasi duguna, betikoa izan da.  Hau da, taldean ondo lan egiten badugu, gauzak askoz hobeagoak izango dira.  Gainera, pasaden astean Eneritz ez zegoenez pixka bat atzeratu ginen, baina aste honetan ia dena errekuperatu dugu. 
Hurrengo asterako pendiente duguna bazikoki kartulinak amaitzea eta ahozkoa prestatzen joatea da, ea proiektu hau ondo ateratzen zaigun. 

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak