JESUSEN IKAS PAISAIA

2018ko urtarrilak 15a


  • "Jesusen ikas paisaia" proiektuaren hasiera: Proiektu hau Jesusen bizitza hobeto ezagutzeko egin dugu. Jolas bat modukoa da, lau bide desberdin ditu: bide gorria, berdea, urdina eta horia.  Bide bat osorik egiteko, Jesusi buruz galdera batzuk erantzun behar dituzu.  Bide guztiak eginda dituzunean izarra lortu behar duzu, Jesusi buruzko bertso bat osatzen.
  • Taldekideeak: Eneritz Cubillo, Aitor Montesinos eta Iraia Camino. 
  • Bakoitzak ez du gauza jakin bat egin, guztiok liburuan eta biblian begiratzen genituen galderen erantzunak, denok parte hartzen genuen.
  • Taldean parte hartzea: Bi saiotan egin dugu proiektu hau, taldeetan erabakiak hartuz.


  •  JESUSEN IKAS PAISAIAREN 1.ASTEA: Lehenengo egunean, gomets berde bat lortu genuen. Bide bat amaitzen duzunean(adibidez, berdea), kolore berdineko gomets bat jarri behar duzu; bat erlijioko liburuan eta bestea kopetan.  Egun horretan lan asko egin genuen, nahiko ondo moldatu ginen galdereekin eta arazorik gabe aurkitu ahal izan genituen erantzunak, baina ni uste dut zerbait hobetu ahal genezakela, adibidez, pixka bat arinagoak izatea eta denbora ez galtzea. Hurrengo asterako pendiente genuena ibilbide urdina lortzea zen, eta ahal bazen, beste bat egiten hasten.😎


  • JESUSEN IKAS PAISAIAREN 2.ASTEA: Bigarren egunean, indar askorekin hasi ginen, beste gomets bat lortzeko nahian.  Ordua pasatu zen eta oraindik ez genuen beste bat lortu. Ibilbide urdina egiten egon ginen, baina galdera bat falta zitzaizkigun, eta ez genuen erantzuna aurkitzen. Egun horretan ez genuen gomets bat ere ez lortu, baina taldeko lana zein garrantzitsua den ikasi dut. 😀😅

     






Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak